XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Emisioek ikusentzulego masiboa bereganatu behar izaten dute eta honek esan nahi du programa jakin bat beharbada ez dela zuzen-zuzena izango zure ikasle-taldearentzat maila, edukin eta estiloari dagokienean.

Follow me delakoa, adibidez, produzitutako programarik arrakastatsuena, oso ikasle-sail zabalarentzat balio izateko asmatu zen, hasi Alemaniako negozio-gizon batengandik eta Tailandiako eskolume batenganaino, Txinako herrietako telebista amankomunen inguruan ikasten duten helduengandik, komunikabide-zentruetan tresneria sofistikatuez baliatzen diren eskandinabiarrenganaino.

Irakaslearen rola, beraz, material gordina jaso eta talde desberdinen beharretara egokitzerakoan, izugarria da.

Ikuskaldi aurreko eta ondoko ihardueren zer-nolakoak erabakiko du programaren egokitasuna, programaren edukinak eta estiloak baino areago.

Bada paradoxa bat, medium-aren beraren izaerari dagokiona, Telebistaren hezkuntz erabilpenaren arloko ikertzaileek maiz atera dute ondoriotzat telebista ona ikasmaterial txarra izan daitekeela.

Egileek eskura dituzten teknika ugarien eragina hain da bortitza, ezen mezua ilun geratzen den.

Ikusleak hain geratzen dira irudien segidak liluraturik ezen ikaskizunaren funtsa galdu egiten den.

Hau ez da, jakina, telebista txarraren aldeko argudioa, ezta ere irakaskuntzan erabiltzeko bigarren mailako programak sortzearen aldekoa; irakasleak ohartu eta abantail bihurtzeko gai izan behar lukeen ezaugarri baten definizioa da.

Beharbada, izango dira arrisku jakin batzu hizkuntza irakasteko / ikasteko programetarako.

Sarritan, telebista entzumena edo mintzamena garatzeko erabiltzen dugu eta ez, beste alor askotan bezala, informazioa aurkezteko.

Guretzat, soinua gutxienez irudiak bezain garrantzitsua da eta, horrenbestez, munta handia du ikasleen arreta esaten denera ekarreraziko duten iharduerak asmatzeak.

Beharbada erabiltzen ditugu irudi motibagarri eta informaziodunak, baina aukera gehiago izango dira bideoa erabiltzearen helburu lehena entzumen aktiboa garatzea denean.

Ikasleen arreta zuzentzeko giltza, sarritan, Bretch-engan inspiratua legokeen Telebista Epikoaren teknika hartzea izaten da, pausarako botoia irudi-jarioaren eragina eteteko erabiltzen delarik, ikasleek esaten denaren aurrean erreakziona dezaten.

Azkenik, badirudi copyright legeak oso mugakorrak direla bideoa eraginkor erabiltzeko.

Funtsean, legeak gaitzetsi egiten du bideo materiala kopiatzea edo berproduzitzea.